Orain NONDIK da zure elastikoen «argitaletxea» ere

Gure lurraldearen ezagutza hedatzen emandako hamabi urteren ondoren, Nondik argitaletxean norabide horretan beste urrats bat ematera deliberatu gara, baina euskarria aldaturik. Mapak eguneroko erabilera duen produktu bihurtzen saiatzeko filosofia hark berak eramaten gaitu berriz ere, hain egunerokoa eta hain pertsonala den elastikoa bezalako leku batean geure mapak jartzera.


NONDIK Geokamiseta: Organikoa
Naturaz gozatzea dugu gustokoa eta hala egiten jarraitu nahi dugunez gero, atzetik utziko dugun lorratzak kezkatzen gaitu, horregatik gure geokamisetak ziurtaturiko 100% kotoi organikozkoak dira, ingurumenean eragindako ondoriorik gutxienaz hazia, pestizida, ongarri kimiko pozoitsu eta iraunkor, nahiz genetikoki moldaturiko organismorik erabili gabe.

NONDIK Geokamiseta: Bermatuak
Zure ardura ez ezik, zure osasunarena eta produkzio katean lan egiten duten pertsonena ere hartzen dugu, horregatik bai elastikoek eta bai inprimatzeak, osasunerako kaltegarri gerta litezkeen produkturik gabekoak direla bermatzen duen
Oeko-Tex Standard 100 ziurtagiria dute.

NONDIK Geokamiseta: Iraunkorrak
Haien kalitatea eta iraunkortasuna ziurtatzeko inprimatzea bereizmen handiko transfer serigrafiko bidez egiten da. Ondo zaindu eta garbitzeko nahiz lisatzeko instrukzioak jarraitzen badituzu, oso luze iraungo dizu geokamisetak.

Gogoan izan:
• Ur hotzetan garbitu
• Ez lisatu marrazkiaren gainetik
• Ez egin garbiketa lehorrik
• Honezaz gainera itzalpean lehortzen baduzu, geokamiseta elastikoaren koloreak askoz luzeago iraungo du argi-argi