Nondik mapen argitalpenean espezialdutako enpresa da, 1998an Bilbon sortutakoa. Hasieratik bertatik, helburua mapa komunikazio tresna eraginkor bilakatzea izan da, ageri den informazioa argitalpen bakoitzaren beharrizanei egokituz. Era honetan erdiesten dira haren erabilpena errazteko behar diren argitasuna eta zehaztasuna.
Gure mapetan ageri den informazioa erabateko landa-lan baten emaitza da, produktu zehatz eta eguneratuak lortzea ahalbidetzen duena. Kartografia aberasten duen toponimiak, gainera, estu betetzen ditu Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak ezarritako arautze-irizpideak.