FITXA TEKNIKOA
Euskal mendien atlasa.
Pirinio eta Kantabriar mendikatearen tartea.

Toponimia: Patxi Galé
Tamaina (zm): 17 x 24
Data: 2006ko azaroa
Formatua: Azal gogorra
Orrialdeak: 240
Prezioa: 29 euro


Orduntetik Belaterainoko eta Ebrotik kostalderainoko mendiguneak jasotzen ditu. Atlasa hiru ataletan dago banatuta: Sarrera baten bidez, erliebearen, klimaren eta paisaiaren deskribapen laburra egiten da, eta aztertutako gune nagusiei buruzko datu esanguratsuenak dituzten fitxak ere badaude. Testuak elebidunak dira, eta argi desberdinduta daude bi hizkuntzak: orrialde bikoitietan gaztelaniazko bertsioa agertzen da, eta bakoitietan, berriz, euskarazkoa. Bigarren atalean mapak daude, eta, era berean, bi sail ditu. Lehenengo eta behin, mapa orokorrak eta aztertutako inguruetako zenbait gairi buruzko informazio zehatza ematen duten mapa tematikoak daude, eta, gero, zona osoko mapa bat, 1:250.000 eskalan. Azken mapa horri esker, zona bakoitza bere inguru hurbilean koka dezakegu. Ondoren, xehetasun-mapak daude, 1:55.000 eta 1:70.000 arteko eskalekin. Mapa horiek atlasean jasotako inguruen ikuspegi zehatza eskaintzen dute. Gunerik garrantzitsuenen berri ematen dute, bai toponimia aldetik zein elementu esanguratsuen aldetik: elementu naturalak (basoak, fauna eta geologia), arkeologikoak (historiaurrekoak, antzinarokoak eta aro industriala baino lehenagokoak), ondarea (monumentuak, erlijiosoak eta etnografikoak), mendiak… Hirugarren atalean atlasa osatzen duten aurkibide eta datu batzuk daude. Ordena alfabetikoan, gailur guztien zerrenda egiten da, bertan adieraziz UTM koordenatuak, 750 metrotik gorako gailurrak (altueraren arabera ordenatuta), espazio babestuak, bidezidorrak… Azkenik, aurkibide orokor bat dago, atlasean agertzen diren toponimoak modu errazean sailkatu eta aurkitzeko. Arreta berezia jarri zaio toponimiaren tratamenduari, horretarako, toponimoaren hizkuntzari dagokion akademiak emandako arauak aintzat harturik. Ez da beti erraza izaten hori erabakitzea, beste izaera batzuetako irizpideez nahasturik egon ohi delako. Mapei errotuluak jartzeko, eremu geografiko bakoitzean egindako azterketa toponimikorik zehatz eta konplituenak kontsultatu dira, eta errotuluetan jarritako izenen dentsitatea, eskainitako mapen eskalara eta eskualde bakoitzeko giza ohituretara egokitu dira.


Irudiak