FITXA TEKNIKOA
Debarroko atlasa
Toponimia: Patxi Galé
Laguntzaileak: Fermin Etxegoien, José Antonio Azpiazu, Javi Castro, Edorta Román eta Patxi Galé
Tamaina (zm): 17 x 24
Data: 2008ko azaroa
Formatua: Azal gogorra
Orrialdeak: 176
Prezioa: 24 euro


Euskal Herrian zehar egiten ari garen ibilbidean, beste geldialdi bat egingo dugu. Oraingoan Deba ibaiaren arroan gelditu gara; Gipuzkoako mendebaldean. Deba ibaiak Bizkaitik eta Arabatik etorritako urak hartzen ditu, eta 500 kilometro koadro baino gehiagoko arroa osatzen du.
Oso inguru populatua da, eta, bertan, kontzentrazio urbanoak, landa giroko gune txikiak eta mendi-hegaletatik sakabanatutako baserriak uztartzen dira. Instalazio industrial modernoetatik hurbil, oraindik ere, baserriak aurki ditzakegu, non antzinako landa-lanek bere horretan irauten baitute.
Aurrekoen egitura berari jarraituz, atlas hau ere hiru informazio-bloketan banatzen da, eta, bloke horiek osatuz, aurkibide toponimiko praktiko bat ere badago, mapak osatzen dituzten elementuak erraz aurkitu eta kokatu ahal izateko.
Hasteko, zenbait gai orokor daude, bai eta argitalpenean jasotako 16 udalerriei buruzko datuz eta aipamenez hornitutako fitxa batzuk ere.
Bigarren atala atlasaren zati nagusia da; mapak, hain zuzen ere. Horien bitartez, inguruaren ahalik eta ikuspegirik zabalena eman nahi izan da. Mapa orokorrak eta gaikakoak, ingurua osatzen duten udalerrien mapa zehatzak, inguru osoa 1:50.000 eskalan hartzen duten mapak, eta, azkenik, mapa horietako bakoitzari dagozkion ortofotoak daude. Azken horiei esker, kartografian jasotzen ez diren zenbait xehetasun ikus daitezke, multzo osoaren ikuspegia osatuz.Hirugarren atalak herri bakoitzetik egindako ibilbide bisuala eskaintzen digu. Argazkien bitartez, herrien izaera osatzen duten elementu nagusiak ikusi ahal izango ditugu.



Irudiak