FITXA TEKNIKOA
Bizkaiko kostaldeko atlasa
Toponimia: Patxi Galé
Laguntzaileak: Fermin Etxegoien, Juanjo Hidalgo, Iñaki García Camino, Juan Carlos López Quintana, Edorta Román eta Patxi Galé
Tamaina (zm): 17 x 24
Data: 2009ko azaroa
Formatua: Azal gogorra
Orrialdeak: 238
Prezioa: 29 euro


Bizkaiko kostaldeko eskualdeetan geldituko gara, Butroe, Oka, Lea eta Artibaiko arroak biltzen dituztenetan. Ez da lur eremu uniformea; izan ere, espazio hau osatzen duten bai ingurumen fisikoak bai herriek alderdi ezberdinak erakusten dituzte, eta atlas honetan bildu den eremutik mugitzen garen heinean, aldatu egiten dira. Atlas honi esker, eremuko egungo errealitatea ezagutzeko aukera emateaz gainera, denboran zehar gizakiaren eraginez jasandako transformazioa ulertuko dugu. Hiru zatitan banaturik, testu tematiko labur batzuekin ematen zaio hasiera atlasari. Lehenbizi, eremuko ikuspegi global laburtua eskaintzen digu, eta fitxa-sorta batekin osatzen da. Fitxa bakoitzean, 44 udalerriei buruzko datu zehatzak, aipamen historikoa eta deskribapen laburra datoz. Bai ingurumen fisikoak bai historiarekin erlazionatutako alderdiek bigarren zatia irekitzen duten mapa orokor eta tematikoetan islatzen den euskarri nagusia osatzen dute. Horren ostean, banaketa administratiboak dakartzaten mapa zehatzak, mapa topografikoak eta ortofotoak daude. Ikusizko ibilbide batek herri bakoitzeko elementu bereizgarriak erakusten dizkigu, eta, era berean, mapetan azaltzen diren alderdi garrantzitsuenetako asko ikustea ahalbidetzen digu. Azkenik, terminoei buruzko glosario txiki bat gehitu zaio mailaka sailkatutako toponimoen aurkibideari. Gisa horretan, aise eta arin eskura daiteke mapetan dagoen informazio guztia.



Irudiak